eTwinning enbaxadoreen topaketa Madrilen. Uztailak 3-4

VI jormada embajadores

Erkidegoko lau irakaslek aukera izan dugu #eTwembajad6 topaketan parte hartzeko. Madrilen elkartu gara Arabako Lucas Rey_Matias Landaburu HLHIko Joserra Jiménez eta Aguraingo Aniturri BHIko Idoia Zapirain, eta Basauriko Urbi BHIko Karmele Lopez de Abetxuko eta Mª Jesús Ramírez. Beste erkidegoetan eTwinning enbaxadoreek egiten duten lana zein den eta haien etwinner sare arrakastatsua nola osatu duten gurekin partekatu dute.

 

Landutako gaiak:

1.eguna:

Hezkuntzan sorkuntza garatzeko jarraibideak,  eTwinning sarearen garapena eta erkidegoen arteko aldeak, zuzendaritzak eta Berritzeguneetako aholkuraliak proiektua ezagutzeko adibideak, praktika onak partekatzea eta Kalitate Zigiluak nola ebaluatu.

IMG_4117

2.eguna:

Hezkuntza inklusiboa, berriztapena eta lankidetza, eTwinning Erasmus+ proiektuetan, School Education Gateway irakasleon prestakuntzarako baliabidea, La Casa de los Embajadores enbaxadoreen sarea indartzeko eta ezagutarazteko eta 2017-2018 ikasturterako ildoak.

KALITATE ZIGILUAK AZTERTZEN

IMG_4226

Enbaxadoreok eTwinning proiektuen hedapena eta motibazioan betetzen dugun lana aintzat hartzeaz gain jardunaldian zehar, irakasle berriei laguntzeko zein zuzendaritza taldeei edo Berritzeguneetako kideentzat baliabide berriak irailerako prest egongo direla ezagutu dugu.

eTwinning proiektuek inklusioari erantzuna ematen diete eta irakas-ikaskuntzarako IKT tresnak modu egokian erabiltzen dira, adina eta jardueren arabera, sormenari bidea emanez gaitasun digitala eta komunikatiboa hobetzeko, besteak beste.

Zalantzarik gabe, enbaxadoreen sarea indartzeko ezinbesteko topaketa izan da. Lagunak berriz ikusi eta lagun berriak egin ditugu. A ze kuadrilla itzela!

Idoia Zapirain

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s