Archivo de la etiqueta: eTwinning New Platform

Etwinning Plataforma. Help!

La nueva plataforma eTwinning sigue en obras, lo que provoca desilusión y trabajo extra a muchos. Algunas cosas que pueden ayudar: https://twinspace.etwinning.net >>Enlace provisional en modo lectura a tus antiguos proyectos. https://etwinning.es/en/twinspaces-en-modo-lectura >> Información sobre ello y sobre redireccionamientos etwinning. https://school-education.ec.europa.eu/en/etwinning/support >> Material de apoyo del Servicio Central Europeo. Más: (Ver abajo)

eTwinning plataforma berriak obretan jarraitzen du, eta horrek desilusioa eta aparteko lana eragiten die askori. Etengabe eguneratzeak kargatzen dira, baina horrek gauza askok behar bezala ez funtzionatzea eragiten du. Lagungarri izan daitezkeen gauza batzuk:

eTwinning zerbitzu zentralak material lagungarriak argitaratu ditu. Hau izango litzateke esteka: https://school-education.ec.europa.eu/en/etwinning/support
eTwinning plataforma zaharreko TwinSpaces direlakoak irakurketa moduan bakarrik ireki dira berriro.

Esteka honen bidez sar zaitezke https://twinspace.etwinning.net, saioa zure eTwinning kontuarekin hasiz (erabiltzailea eta pasahitza), eta zure TwinSpace-en zerrenda bat eskuratu ahal izango duzu, baina ezingo duzu edukirik gehitu edo aldatu, materialak bakarrik deskargatu ahal izango dituzu. TwinSpazeak berriro itxiko dira edukia plataforma berrira migratzen denean. Informazioa hemen dago (erderaz): https://etwinning.es/en/twinspaces-en-modo-lectura /

Han ere, http://www.etwinning.net estekak nora bideratzen ari dira agertzen da ere.

Azkenik, laguntza gehiago lortzeko: https://etwinning.es/es/plataforma-europea-de-educacion-escolar-preguntas-mas-frecuentes/  (maiz gaurkotuta) edo posta honetan: asistencia.etwinning@educacion.gob.es 

eTwinning Plataforma Berria

Se ha lanzado la nueva plataforma eTwinning, pero no va a estar completamente operativa al menos hasta el 15 de septiembre. Algunas funciones continúan en la plataforma antigua. Se recomienda no hacer un uso muy intensivo de la nueva plataforma hasta entonces. La nueva plataforma exige EU Login, manteniendo el correo electrónico de eTwinning. En los proyectos ya abiertos se va a poder trabajar hasta el 30 de agosto. Después quedarán en modo vista hasta trasladarse a la nueva plataforma. En este enlace puedes acceder a más información sobre lo que está disponible en cada plataforma. Cambios para proyectos abiertos por dos socios del mismo país: A partir de ahora, un proyecto abierto por dos socios del mismo país se va a considerar proyecto nacional, no como anteriormente que se podía convertir en proyecto internacional si se añadía un socio de otro país

eTwinning plataforma berria abiarazi da, baina ez da erabat martxan egongo gutxienez irailaren 15era arte. Funtzio batzuk plataforma zaharrean jarraitzen dira. Momentuz, hau egin daiteke: Bazkideak bilatzeko aukerak.
Proiektu berriak sortzea, haien TwinSpazeak barne
ETwinning talde berriak sortzea.

Baina oso osorik martxan egon arte plataforma berria oso intentsiboki ez erabiltzea gomendatzen da. Proiektu berriak ez dira balidatuko plataforma berria martxan egon arte. Lehendik irekitako proiektuetan orain arte bezala lan egin ahal izango da abuztuaren 30era arte. Gero, ikusteko moduan geratuko dira, plataforma berrira joan arte. Esteka honetan (erderaz), plataforma bakoitzean eskuragarri dagoenari buruzko informazio gehiago duzu.

Plataforma berrian sartzeko EU Login behar da. Eu Login horretan posta elektronikoaren helbidea eta eTwinning helbidea berdinak izan behar dira. Bestela informazioa ez da plataforma batetik bestera joango.

Oso osorik martxan dagoenean, Plataforma berrian agertuko dira eTwinning eta School Education Gateway zerbitzuak.

Herrialde bereko bi bazkidek irekitako proiektuetarako aldaketak: hemendik aurrera, herrialde bereko bi bazkidek irekitako proiektu bat proiektu nazionaltzat hartuko da, ez lehen bezala, nazioarteko proiektu bihur zitekeela beste herrialde bateko bazkide bat gehituz gero.